114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Borondatezko birpartzelazio proiektua, “Misioneras” izeneko hiri-jarduketarako plan bereziko UM1 unitatearen UE1 exekuzio unitaterako. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-MAY-22 (3/US).

«Ikusirik “Misioneras” izeneko hiri-jarduketarako plan bereziko UM1 unitatearen UE1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Luis Irisarri Nagorek aurkeztutakoa, Monte Bajo Empresarial SLren ordezkari gisa, 2022ko maiatzaren 17an, eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Tekniko eta Juridikoen 2022ko maiatzaren 20ko txostenarekin bat etorriz, honako hau ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea “Misioneras” izeneko hiri-jarduketarako plan bereziko UM1 unitatearen UE1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuaren agiria, Monte Bajo Empresarial SLk sustatua, honako baldintza honekin: jendaurrean jarri ondoren azkenean onesten den birpartzelazio proiektuak barne har dezala behin-behineko likidazio-kontuan finken lehen normalizazioak (1. fasea) eragindako eremuari dagozkion urbanizazio-obrei dagokien gutxi gorabeherako zenbatekoa: obra horiek deskribatzen dira hiri-jarduketarako plan berezian eta aurkeztutako birpartzelazio proiektuan bertan, eta UE-1ek oso-osorik hartzen du bere gain.

Era berean, behin betiko onespenaren dokumentuan jaso beharko da katastroko 1906. lurzatia urbanizatzeko proiektuari, zuzendaritzari eta obrei dagozkien ordainsarien zenbatekoak bere gain hartzen dituela UE-1 unitate horrek, hargatik eragotzi gabe, hala badagokio, UO4/XV unitateari egozten ahal zaizkionak poligonoa ixtean.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki-taulan eta herrialdeko prentsan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Luis Irisarri Nagoreri, Monte Bajo Empresarial SLren ordezkari gisa, Nafarroako Gobernuaren Ondare Zerbitzuari eta Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorren Alorreko Ondareari».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2208189