114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko kultura, arte eta sorkuntza industriei, 2022 urtean kultura- eta arte-jarduerak egin eta programatu ditzaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 629944.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/629944).

Araubidea arautzea dirulaguntzak emateko, artearekiko jakin-mina lantzen duten ekimenak gauzatu, eta artearen eta kulturaren mota guztietako adierazpideen bidez Iruñean kultura eta artea zabaltzen laguntzen duten pertsona fisiko edo juridikoei (kultur arloko enpresak eta/edo profesionalak).

Proiektuak osoki gauzatuko dira 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta Iruñeko udal mugartearen barnean egin beharko dira.

Deialdia zuzentzen zaie nortasun juridiko propioa duten kultura, arte eta sorkuntza industriei, baldin kultura sustatzen eta zabaltzen lan egiten badute, eta kultura eta arte jarduerak programatzen eta/edo egiten baldin badituzte.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2207948