2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, 2022ko udan hiri-kanpaldiak egiteko udal laguntzena. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 630322.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/630322).
A) Onuradunak: Orkoiengo familiak.
B) Xedea: familia-kontziliazioa ahalik eta modu justu eta eraginkorrenean gauzatzea. Horretarako, dirulaguntzak emanen dira, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak hiri-kanpaldietara joan daitezen 2022ko udan.
C) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: gehienez ere 75 euro ume eta aste bakoitzeko, 2 aste gehienez.
E) Eskabideak aurkezteko epea: oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta irailaren 15ean bukatuko da.
Orkoienen, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L2208017