114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa puntuala Udal Planean (Ordenantzen aldaketa).
Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen izen hau daukan dokumentua: “Martzillako Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa”. Ordenantzen aldaketari buruzko dokumentu hori Víctor M. Mier Mendiguchía arkitektoak idatzi du, eta Martzillako Udalak sustatu.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabete bateko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2208233