2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Aldaketa, Udal Planeko 2. poligonoko 203. lurzatian.
Behin-behineko onespena
Iturmendiko Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinean onestea Iturmendiko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, helburu duena Iturmendiko 2. poligonoko 203. lurzatian lurzoru urbanizagarria birmugatzea. Jose Javier Goikoetxea Goikoetxea da sustatzailea.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedaturik dagoena aplikatuz (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean, argitaratu ondotik; eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu.
Espedientea, beraz, Nafarroako Gobernura igorria da, behin betiko onesteko.
Iturmendin, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.
Iragarkiaren kodea: L2208031