114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia Ororbiako 3. poligonoko 328. lurzatiaren unitatean. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Ororbiako 3. poligonoko 328. lurzatian, Alain Lerín Legalek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Oltza zendean, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2208134