114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko. Laburpena

DDBN (Identif.): 630121.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/630121).

1. Deialdi honen xedea da euskara Berriozarko establezimenduetako errotuluetan erabiltzeagatik sortutako gastua hein batean finantzatzea.

2. Eskabideak aurkezteko epea zabalik urte osoan. Lekua: Berriozarko Udaletxean (Euskal Herria plaza, 1) edo Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/registro-electronico/).

3. Aurkeztu beharreko agiriak:

–Eskabide sinatua.

–Errotuluaren faktura (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua).

–Errotuluaren bi argazki digital (bat orokorra, aurrealde osokoa, eta bestea zehatza, errotuluarena).

4. Eskatzailek errotulu berriaren gastuaren %50 jaso ahalko du gehienez, eta 300 euro arte.

Berriozarren, 2022ko maiatzaren 25a.–Alkate-udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2207980