114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, laguntzak emateko, musika ikasketak egiteko Berriozarko Udalaren Francisco Casanova Musika Eskolan, 2022-2023 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 629899.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/629899).

1. Xedea:

Deialdi honen xedea da Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolan 2022-2023 ikasturtean matrikulatutako ikasleei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

Ematen diren laguntzen helburua da familiei laguntzea, neurri batean, ikasketa mota horrek dakartzan gastuak finantzatzen, eta irakaskuntza da deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko kontzeptua.

2. Eskaerak aurkeztea:

Interesdunek eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak Berriozarko Udaletxean aurkeztuko dituzte (Euskal Herria plaza 1) edo Erregistro Elektronikoan. Ekainaren 13tik hasita eta ekainaren 26era bitartekoa izango da epea, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.

3. Baldintzak:

Laguntza eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2022eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2207945