114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1996. lurzatian.
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Artaxoako 1. poligonoko 1996. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Víctor Mier Mendiguchia arkitektoak 2022ko maiatzean prestatua eta Aratxoako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2207935