114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Maiatzaren 20ko 2022-0361 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea); 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Maiatzaren 30eko 2022-0369 Ebazpenaren bidez, aipatutako lan publikoaren eskaintza aldatu egin zen, eta Orkoiengo Udaleko Musika Eskolako irakasle lanpostu hauek gehitu dira, 2022-0631 Ebazpenean jasotakoez gain.

2.1. artikulua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira:

–Musika Hizkuntzako lanpostu 1 (35 zk.), B maila, lanpostuaren osagarria %33,57, derrigorrezko euskararen ezagutza eskakizuna C1 maila, araubide juridikoa: lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa.

6. xedapen gehigarria. Sarbidea: lehiaketa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Piano irakasle lanpostu 1, B maila, lanpostuaren osagarria %33,57, derrigorrezko euskararen ezagutza eskakizuna C1 maila, araubide juridikoa: lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa.

–Saxofoi irakasle lanpostu 1, B maila, lanpostuaren osagarria %33,57, derrigorrezko euskararen ezagutza eskakizuna C1 maila, araubide juridikoa: lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa.

–Biolin irakasle lanpostu 1, B maila, lanpostuaren osagarria %33,57, derrigorrezko euskararen ezagutza eskakizuna C1 maila, araubide juridikoa: lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa.

–Tronpeta irakasle lanpostu 1, B maila, lanpostuaren osagarria %33,57, derrigorrezko euskararen ezagutza eskakizuna C1 maila, araubide juridikoa: lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Orkoienen, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2207972