114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

99/2022 Ebazpena, maiatzaren 30ekoa, Mendigorriko Alkatetzak emana, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez bat betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara ematen duena.

Mendigorriko Udalak 2022ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran erabakita, deialdia onetsi zen Mendigorriko Udalean administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Deialdia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an.

Udal honetako funtzionario Alfredo Muro Ortizek proba hauetan parte hartzeko eskaera aurkezturik;

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea:

Izangai onartuen behin-behineko zerrenda: Muro, Ortiz, Alfredo.

Baztertuen behin-behineko zerrenda: inor ez.

2.–Aitzineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eta interesdunari jakinarazteko, hamar egun balioduneko epea izanen baita erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin baldin bada, horiek zuzentzeko.

Mendigorrian, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2208001