114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, 177/2022 prozedura arruntean, zeina abiarazi baita gora jotzeko errekurtso baten ustezko ezespenaren aurka. Ezetsitako errekurtsoa jarri zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduretarako behin betiko puntuazioen aurka.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, ofizio bidez, 177/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri du. Espedientea Isabel Fernández Pan andreak abiarazi zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduretarako behin betiko puntuazioen aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, hurrengo espezialitatean: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz).

Interesdunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzien Salara ager daitezke, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 2an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2208278