113. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Baja ematea kobratzeko dauden eskubideei eta ordaintzeko dauden betebeharrei

Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kobratzeko dauden eskubide aitortuen eta ordaintzeko dauden betebehar aitortuen baja/deuseztapena. Halaber, erabaki zuen jendaurreko epean ez bazen erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko zela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari jarraikiz, espedientea 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, eta hogei egun balioduneko jendaurreko epea ireki zen horren biharamunetik hasita. Epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Lerinen, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2207151