112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2023rako

Villatuertako Udalak honako erabaki hau hartu zuen osoko bilkuran, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin:

1. Lurraren kontribuzioan %0,18ko karga-tasa onestea 2023rako.

2. Erabaki hau jendaurrean paratzea, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Villatuertan, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2207605