111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

178/2022 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko 2021-2022 ikasturtean (deialdia otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN identifikazioa: 611093.

Erreklamazioak aurkezteko epea apirilaren 29an amaitu zen, eta ez zen erreklamaziorik jaso. Hortaz, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak txosten bat aurkeztu zuen, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko proposamenarekin, euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko 2021-2022 ikasturtean (deialdia otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jaso Fundazioari (G71298871) 5.000,00 euroko dirulaguntza ematea, 2022ko gastu-aurrekontuko “Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420001 42400 4816 322002 partidaren kontura. Otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2021-2022 ikasturterako dirulaguntza horren deialdia.

2. “Sortzen gurasoak” ikasleen guraso-elkarteen federazioari (G31591217) 4.850 euroko dirulaguntza ematea, 2022ko gastu-aurrekontuko “Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420001 42400 4816 322002 partidaren kontura. Otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2021-2022 ikasturterako dirulaguntza horren deialdia.

3. Mugarri Guraso Elkarteari (G31557242) 2.726 euroko dirulaguntza ematea, 2022ko gastu-aurrekontuko “Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420001 42400 4816 322002 partidaren kontura. Otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2021-2022 ikasturterako dirulaguntza horren deialdia.

4. Padre Tomás Esteban guraso-elkarteari (G31133416) 550 euroko dirulaguntza ematea, 2022ko gastu-aurrekontuko “Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420001 42400 4816 322002 partidaren kontura. Otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2021-2022 ikasturterako dirulaguntza horren deialdia.

5. Sustraiak Guraso Elkarteari (G31458995) 3.346,05 euroko dirulaguntza ematea, 2022ko gastu-aurrekontuko “Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420001 42400 4816 322002 partidaren kontura. Otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2021-2022 ikasturterako dirulaguntza horren deialdia.

6. Patxi Larraintzar Guraso Elkarteari (G31583016) dirulaguntza ukatzea, ez duelako betetzen 3. oinarriaren 1. puntuak (“Diruz lagundutako jarduera motak”) proposatzen dituen jarduerak.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.

8. Ebazpen administratibo honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

9. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 13an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2207110