111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Idazki honen bidez jakitera ematen da Izarbeibarko Mankomunitateko buru Sabina García Olmedak 70/2022 Ebazpena eman duela, eta, ebazpen horren bidez, Mankomunitateko buruaren eginkizunak eskuordetu dizkiola Pedro José Soto Eguren buruordeari, 2022ko maiatzaren 23tik bera itzuli arte, 2022ko ekainaren 6a arte, kanpoan egonen baita.

Argitara ematen da, bete dadin Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, zehazki haren 47.2 artikuluan xedatutakoa; nolanahi ere, eraginkorra izanen da ematen den egunetik aurrera.

Garesen, 2022ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2207523