111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batasuneko Batzar Orokorrak, 2022ko maiatzaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022. urterako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ziraukin, 2022ko maiatzaren 20an.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2207716