111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko apirilaren 25an egin presako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontua.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egunean, hasierako onespena 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ez da erreklamazio edo oharrik aurkeztu. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu eta argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 2.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 470.237,44 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 472.937,44 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria: 155.227,83 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 317.709,61 euro.

Gastuak, guztira: 472.937,44 euro.

Ablitasen, 2022ko maiatzaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2207837