111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Ordenantza, espazio publikoak babesteko karteletatik, pintaketetatik eta grafismoetatik. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko apirilaren 8an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, espazio publikoak babesteko karteletatik, pintaketetatik eta grafismoetatik.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Ezkarozen, 2022ko maiatzaren 23an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2207664