111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Deierriko Udaleko 2022rako plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aritzalan (Deierri), 2022ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2207526