111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2022ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, maiatzaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Santakarako Udalaren 2022ko plantilla organikoa, indarrean sartuko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Santakaran, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

ZENBAKIA/LANPOSTUA

MAILA

OSAGARRIAK

EGOERA

1 Udal idazkaria

A

%35, bateraezintasunekoa

Hutsik

2 Administrari-ofiziala

C

%12, mailakoa

%15, lanpostukoa (diruzaintza)

Jardunean

3 Administrari laguntzailea

D

%12, mailakoa

Hutsik

4 Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

%12, mailakoa

%9, toxikotasun eta arriskukoa

%20,83, lanpostuko osagarria

Hutsik

5 Zerbitzu anitzetako enplegatua

E

%15, mailakoa

%15, lanpostukoa (Saso ureztalurra)

Jardunean

(**) Nominan, osagarri horiei eransten zaizkie Nafarroako Gobernuak 2008an administrazio publikoetako langile guztientzat onetsitakoak: A maila: %3,72; C maila: %3,36; D maila: %2,99; eta E maila: %3,21.

Izenen zerrenda

Ana Gómez Senosiáin. Udal idazkaria. Administrazio-kontratua. Gradua: 0. Antzinatasuna: 2019ko otsailaren 11.

Susana Garro Ibiricu. Administrari-ofiziala - diruzaina. Funtzionarioa. Gradua: 5/6. Antzinatasuna: 1988ko maiatzaren 3a.

Ana María Larramendi Goyena. Administrari laguntzailea. Aldi baterako lan kontratua. Antzinatasuna: 2019ko urriaren 14a.

Eduardo Pérez Arellano. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-kontratua. Antzinatasuna: Gradua: 0. 2016ko uztailaren 1a.

Alberto García Lanas. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lan-kontratu finkoa. Antzinatasuna: 2005eko uztailaren 26a.

Iragarkiaren kodea: L2207609