111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTIÑANO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otiñanoko Kontzejuak, 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022rako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Otiñanon, 2022ko maiatzaren 23an.–Kontzejuko burua, Estíbaliz Arzoz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2207635