111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2022ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2koan. Jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

EUROTAN

1. kapitulua

Zuzeneko zergak

56.500,00

2. kapitulua

Zeharkako zergak

1.000,00

3. kapitulua

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

10.450,00

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

88.645,00

5. kapitulua

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

74.555,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0,00

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

231.150,00

GASTUAK:

EUROTAN

1. kapitulua

Langileria-gastuak

26.020,00

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

157.280,00

3. kapitulua

Finantza-gastuak

0,00

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

44.250,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak

3.600,00

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0,00

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0,00

GASTUAK, GUZTIRA

231.150,00

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2207744