111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2022ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoarekin.

Espedientea Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2022ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Elizagorrian, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

2022ko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Administrazio-kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

–Deiturak eta izena: Baquedano Díaz, Soraya. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 1a.

Lan-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratu mugagabea. Maila: D. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2207741