111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1250/2022 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde batzuk izendatzeko, maiatzaren 2an emandako 1119/2022 Ebazpenean atzemandako akatsak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 1119/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde batzuk izendatu ziren eta dagozkien lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Akatsak aurkitu dira bai izangaiei esleitu zaizkien lanpostuen azalpenean, bai 976 poliziaren identifikazio zenbakia (PIZ) duen izangaiari esleitutako lanpostu zenbakian; izan ere, 5953 lanpostu zenbakia esleitu zitzaion, baina 5957 lanpostu zenbakia agertu behar zen. Beraz, akats horiek zuzendu behar dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1119/2022 Ebazpenaren ebazpen zatiaren bigarren atalean aurkitutako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde batzuk izendatu ziren eta dagozkien lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien. Honatx zuzenketa:

–Honela dioen tokian:

“2. Lanpostu hauek esleitzea, denak Nafarroako Foruzaingoko burutzari atxikiak:”

–Honela behar du:

“2. Lanpostu hauek esleitzea:”

–Eta honela dioen tokian:

“PIZ: 976. Lanpostu zenbakia: 5953.”

–Honela behar du:

“PIZ: 976. Lanpostu zenbakia: 5957.”

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Foruzaingoaren burutzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2207441