111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Hemendik gutxira ezkontza zibila eginen da udaletxean. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Fidel Francisco Urriza Tolosak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, bat etorriz 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin, Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak honako erabaki hau hartu du 2022ko maiatzaren 25eko 43/2022 ebazpenaren bidez, erabakia:

1. Fidel Francisco Urriza Tolosa zinegotziaren esku uztea ezkontza hori egitea.

2. Eskuordetze horrek gaurtik aurrera izanen ditu ondorioak.

Markalainen (Txulapain), 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2207840