111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Grebarako deialdia, Garinoaingo Amatxi Haur Eskolan

2022ko maiatzaren 18ko datarekin, Alkatetzaren 2022-0079 Ebazpena eman zen, honako eduki honekin, hitzez hitz (bizilagunek jakin dezaten):

“Alkatetzaren apirilaren 29ko 2022-60 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen oinarrizkoa zela Garinoaingo Udalarena den 0-3 urteko haur-eskola, eta gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren langileentzat, familiak gogoan, haur-eskolako langileek egindako grebarako deialdia dela eta: 2022ko maiatzaren 2an izanen da, eta iraupen mugagabea izanen du.

Ikusirik Haur Eskolako Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako 2022-E-RC-11 idazkia, 2022ko maiatzaren 18koa, aldatzeko hasiera batez ezarritako gutxieneko zerbitzuak, zeinak onetsi baitziren lehen aipatutako ebazpenaren bidez.

Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.s) artikulua, alkate honi esleitzen baitio beste udal organo batzuek esleitua ez duten eskumen oro,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea Alkatetzaren apirilaren 29ko 2022-60 Ebazpenaren 3. puntua, grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuei dagokienez, honela:

Zerbitzu arrunta emanen da aste guztian salbu ostegunetan. Ostegunetan eskola itxita egonen da, eta langile guztiek izanen dute aukera grebarako eskubidea erabiltzeko.

Bigarrena.–Aipatutako ebazpeneko gainerako puntuek indarrean segitzen dute, bertan idatzi bezala.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea langileen ordezkariei, behar diren ondorioetarako, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lan arloko agintaritzari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Garinoainen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2207759