111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2207601