111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, eta argitara eman beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barañainen, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2207932