111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aurrekontua, eta argitara ematen da haren laburpena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 956.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 150.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 488.150,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.690.780,50 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 201.228,32 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 143.040,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 537.982,26 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 2.028.052,07 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 6.195.733,15 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 1.463.269,04 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 1.495.841,80 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.399,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 195.293,10 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.891.603,37 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 145.326,84 euro.

Gastuak, guztira: 6.195.733,15 euro.

Azagran, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2207659