109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2022an dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, toki garapenerako lankidetza proiektuak egin daitezen Hegoaldeko toki erakundeekin batera. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 627848.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/627848).

Deialdi honen xedea da, dirulaguntzak emanez proiektuak kofinantzatzea, garapen bidean dauden herrialdeetan gauza daitezen, helburu hauekin: giza garapena sustatzea hezkuntzan, prestakuntzan, osasun eta etxebizitza arloan, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa, eta herrietako edo hirietako komunitateendako onura dakarten azpiegiturak.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 17an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2207442