106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

72C/2022 EBAZPENA, maiatzaren2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Agrozumos SA enpresaren Lekunberriko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agrozumos SA enpresaren Lekunberriko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31000162011987), zeina erregistro honetan 2022ko martxoaren 17an sartu baitzen, eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko martxoaren 14an izenpetu baitzuten, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezaten.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Agrozumos SA enpresaren hitzarmen kolektiboa Lekunberri lantegirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2206307