6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
ETXARRI ARANATZ
Biztanleen udal erroldan ofiziozko baja jakinaraztea
Bajaren eraginpean zeudenei ezin izan zitzaienez jakinarazpenik egin, espedienteen hasiera argitaratu zen udal honetako iragarki-oholean eta 53. 2022/03/03ko “Estatuko Aldizkari Ofizialean”, entzunaldi-izapidetzea egiteko epea emanez interesdunei.
Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onesten duen uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz 123/2022 Ebazpena eman zen hurrengo xedapenekin:
1.–Honako pertsona hauei udalerri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofiziozko baja deklaratzea:
IZEN ABIZENAK | NANA | ESPEDIENTE ZK. |
M.B.E.F. | 72845909X | 1/2022 |
2.–Ofiziozko baja eman zaien pertsonei gogoraraztea normalean bizi diren udalerriko Biztanleen Erroldan izena eman behar dutela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 15. artikuluaren eta 4/1996 Legean xedatutako aldaketaren arabera.
3.–Dekretu hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioetarako.
Etxarri Aranatzen, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2207129