106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-3 eta UO-4 unitateen mugaketaren aldaketa eta xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2022ko maiatzaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Utergako UO-3 eta UO-4 unitateen mugaketaren aldaketa eta xehetasun-azterketa, helburua izanik UO-3 eta UO-4 unitateak unitate bakar batean integratzea, unitate horien mugei eta hara ekarritako lurzatiei eutsiz, eta lurzatien eta eraikinen gehieneko lerrokadurak eta atzeraemanguneak zehaztea. José Miguel Aldaz Goñik egin du aurkezpena, Utergako UO-3 eta UO-4 antolamendu unitateak osatzen dituzten lurzatien jabeak ordezkatuz.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2022ko maiatzaren 16an.–Batzordeko burua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2207434