2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Berako “Mukixu” Jangarriak SL Haur Hezkuntzako 0-3 urteko ikastetxerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak handitzea, maiatzaren 2tik aitzina, eta iraupen mugagabearekin, deitutako greba dela-eta
Berako Udaleko Alkateak, 2022ko maiatzaren 23an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi du:
“138/2022 Ebazpena, maiatzaren 23koa, Berako Udaleko alkateak emana. Horren bidez, Berako “Mukixu” Haur Hezkuntzako 0-3 urteko ikastetxerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak handitu egiten dira, maiatzaren 2tik aitzina, eta iraupen mugagabearekin, deitutako greba dela-eta.
Apirilaren 27ko 102/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez honako hau ezarri zen: “Mukixu Jangarriak SL enpresako langileei 2022ko maiatzaren 2rako eta hurrengoetarako deitu zaien greba-eskubidearen erabiltzea (enpresa horrek kontratatuta baitu Berako 0-3 urteko Haur Hezkuntzako Zentroaren zerbitzua), oinarrizko prestazioak eta ondorengo gutxieneko zerbitzuak mantentzearen baldintzapean dagoela ulertuko da. Horrela, Mukixu Jangarriak SL enpresak honako langile hauen eguneroko presentzia bermatu beharko du: 3 hezitzaile, jantokiko langile bat eta garbitzaile bat”.
Enpresak jakinarazi dio Alkatetza honi zentroan egunero egoten diren hezitzaileen kopurua 5era handitu dela.
Azaldutakoan oinarrituta, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1.–102/2022 Alkatetzaren Ebazpenean ezarritako oinarrizko gutxieneko zerbitzuak osatzea, eta, horretarako, ezarritako zerbitzuez gain, 2 hezitzaile gehiago sartzea egunero (5 guztira). Orain ezartzen den gutxieneko zerbitzua eman beharko da 2022ko maiatzaren 24ko (asteartea) lanaldiaren hasieratik.
2.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratzeko, eta Mukixu Jangarriak SL enpresari jakinarazteko, eta udalbatzaren lehenengo ohiko bilkuran horren berri ematea.”
Beran, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2207852