106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2022rako zerga-tasak. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2022ko martxoaren 8an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2022rako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2. Indize hori aplikatuko da maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkez daitekeela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Armañantzasen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2207039