106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Oharturik akatsa egin dela Aiegiko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintzan (2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa), jarraian zuzentzen da.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 23ko RE 98-2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen lanpostuak:

1. Izaera: funtzionarioa. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Izaera: funtzionarioa. Gizarte-langilea. Maila: B. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Izaera: funtzionarioa. Gizarte-hezitzaile/animatzaile soziokulturala. Maila: B. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Izaera: funtzionarioa. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5. Izaera: funtzionarioa. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanaldia: osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Familia-langileen 3 lanpostu. Maila: D. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: %75. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanaldia: %75. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

8. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Familia-langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanaldia: %50. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Ebazpenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Baliogabeturik gelditzen da, ondorio guztierako, 2022ko 103. Aldizkarian, maiatzaren 26an, argitaratutako iragarkiaren edukia.

Aiegin, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2207834