106. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1213/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Maitane Eguaras Goñi andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, kimikariaren lanpostuan aritzeko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, eta lanpostua esleitzen diona.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 7ko 193/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kimikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren azaroaren 2ko 344/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16koan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Abenduaren 2ko 376/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, 2022ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8koan, Maitane Eguaras Goñi andrearen aldeko izendapen-proposamena argitaratu zen, hura baita probak gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen den izangaia.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maitane Eguaras Goñi andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, kimikariaren lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 66979 zenbakia daukan lanpostua esleitzea. Lanpostu hori atxikita dago Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta destinoa Iruñean du.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2206816