102. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

76/2022 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 11 lanpostu huts betetzeko lekualdatze-lehiaketa, 2022ko otsailaren 1eko 7/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Barneko zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 7/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 11 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen hori 2022ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan, eta eskaerak aurkezteko 15 egun naturaleko epea ireki zen.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu da, eta epe horretan eskaerarik jaso ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena ematea.

Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen 11 lanpostu huts (B mailakoak) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2022ko otsailaren 1eko 7/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zena, lehiatzaile bakar bat ere ez dagoelako.

2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 11 lanpostuak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

I. ERANSKINA

Suhiltzaile-ofizialordeen 11 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak, betetzeko lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko lanpostu hutsak.

–Prestakuntza Atala: 11002.

–Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atala: 10991.

–Iruñeko suhiltzaile-etxe nagusia: 11282-11283

–Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxea: 11284.

–Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxea: 11285.

–Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxea: 11286.

–Lizarrako suhiltzaile-etxea: 10987.

–Oronozko suhiltzaile-etxea: 10988.

–Tafallako suhiltzaile-etxea: 10989.

–Tuterako suhiltzaile-etxea: 10990.

Iragarkiaren kodea: F2206561