2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an, 1/2022 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontuan egindako aldaketa hori, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Arradan (Murillo El Cuende), 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
AURREKONTUKO LEHENBIZIKO ALDAKETA
Lotu gabeko kreditu-gerakinaren gehikuntza gaitzea
GASTUAK:
6. kapitulua: 18.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 18.500,00 euro.
FINANTZAKETA:
8. kapitulua: 18.500,00 euro.
Finantzaketa, guztira: 18.500,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2206755