2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2022rako lan publikoaren eskaintza
3/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
–Familia-langilea: 2 lanpostu, lanaldiaren %50ekoak; maila: D. Osagarriak: %20,35. Izaera: lan-kontratudun finkoa.
–Animatzaile soziokulturala: lanpostu 1, lanaldiaren %50ekoa; maila: C. Osagarria: %20,35. Izaera: lan-kontratudun finkoa.
Lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez beteko dira (azaroaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria), behin bakarrik eta salbuespenez.
–Gizarte-hezitzailea: lanpostu 1, lanaldiaren %50ekoa. Maila: B. Osagarria %34,78. Izaera: lan-kontratudun finkoa.
Lanpostu hori beteko da oposizio-lehiaketa bidez (20/2021 Legearen 2. artikulua), salbuespenez eta behin bakarrik.
SANTA MARIA ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA
–Zerbitzu orokorretako enplegatua: 6 lanpostu, lanaldi osokoak. Izaera: lan-kontratudun finkoa.
–Zerbitzu orokorretako enplegatua: lanpostu 1, lanaldiaren %50ekoa. Izaera: lan-kontratudun finkoa.
Lanpostu hori merezimendu-lehiaketa bidez beteko da (azaroaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria), behin bakarrik eta salbuespenez.
Los Arcosen, 2022ko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L2207149