1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2117562