99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

5D/2021 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita “Nafarroako Harakinen Gremioa (ARCU)” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000290; lehengo gordailu zenbakia: 31/028).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Luis María Zuazu Erroz jaunak egin zuen, 31/2021/000031 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Nagusiak, 2017ko maiatzaren 10ean egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen honako artikulu hauek aldatzea elkartearen estatutuetan: 1., 2., 3., 4., 5., 47., 70. eta 84. artikuluak.

Javier Prados Oroquieta idazkari jaunak izenpetu zuen ziurtagiria, Luis Zuazu Erroz presidente jaunaren oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio. Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta zuzendaritza zentro horretan haren kopia eskatzea, eta zilegi da, orobat, haren aurka egitea Nafarroako Lan arloko epaitegian, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2105193