97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Herritarren partaidetzaren esparruan 2021. urtean irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia. Epea luzatzea

Ikusirik Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak 2021eko martxoaren 2an emandako ebazpena eta espedientean jasotako txostenak zein gainerako agiriak, honako hau

EBATZI DUT:

Epea luzatzea, herritarren partaidetzaren esparruan 2021. urtean irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdian parte hartzeari begira eskaerak aurkezteko. Horretarako, 15 egun naturaleko epe gehigarria ireki da, iragarkia NAOn argitaratu eta biharamunetik aitzina abiatuko dena, eta deialdiaren G.2 oinarria aldatu da, honako testu honekin bat:

“G.2. Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko apirilaren 12an amaitu zen epearen gainetik 15 egun naturaleko epe osagarria ezarri da, aldaketa honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.”

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria Arloko idazkari teknikoa, Pilar Lanuza Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2106273