2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRION
Lurzatiaren salmenta, Zubiria kaleko 10ean. Jendaurrean jartzea
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 4. poligonoko 82. lurzatia, Larriongo Zubiria kaleko 10ean.
Hasierako prezioa:
–4. poligonoko 82. lurzatia: 39.930,00 euro (BEZa barne).
Proposamenak aurkeztuko dira Larriongo Kontzejuko erregistroan (Udaletxe plaza 1, Allin, Nafarroa), 14:00ak baino lehen, 20 egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Baldintza-agiria Allingo Udalaren bulegoetan dago (Udaletxe plaza 1, Allin, Nafarroa), nahi duenaren eskura.
Larrionen, 2021eko apirilaren 14an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.
Iragarkiaren kodea: L2106027