97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, ludotekako monitorearen bi lanpostu betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2020ko azaroaren 19ko 1791. Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren Tuterako Udalaren zerbitzuko ludotekako monitorearen bi lanpostu (C maila/taldearekin parekatuak) barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio bidez.

Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 18an. 2021eko urtarrilaren 18an bukatu zen epea hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangai bazterturik ez dagoenez, deialdian onartuen behin betiko zerrenda onestea, deialdi horren 4.3 oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

–Onartuak:

MORENO GIL, ANA MARÍA

ROMANOS LÓPEZ, MARÍA TERESA

Bigarrena.–Izangai onartuei jakinaraztea ezen deialdiko bi ariketak saio bakarrean eginen direla, 2021eko maiatzaren 14an, 9:00etan, udaletxeko 1. solairuko bilkura aretoan.

Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala edo horren legezko baliokidea aldean daramatela. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean.

Tuteran, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2105932