97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren erabakia, zeinaren bidez 3/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzen baita.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2021eko apirilaren 22an egindako bileran, baliozkotu zuen 3/2021 Foru Lege-dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez ezartzen baita denbora-egozpena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteengatik jasotako prestazioen erregularizazioari dagokiona, eta aldatzen baita ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren testu bategina. Foru Lege-dekretua 2021eko apirilaren 12ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2021eko apirilaren 15eko 44. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2021eko apirilaren 23an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2106683