96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2021eko apirilaren 9tik apirilaren 28ra udalerritik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskumenak beste norbaiten esku uztea; beraz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzietarako Edorta Beltzunegi López lehen alkateordea eskuordetzea 2021eko apirilaren 9tik 28ra bitartean, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2105661