96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Erabat deuseza den egintza ofizioz berrikusteko espedientea

Funesko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

“Lehena.–Espediente bat hastea, ofizioz berrikusteko Funesko Udalak 1986ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran hartu zuen erabakia, lehen azaldua. Erabaki horren bidez, herri-lurra laga zitzaion Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari (Herri Lan Zerbitzua), Azkoienen telebista-seinalearen harrera hobetzeko xedez.

Bigarrena.–Udal idazkariari eskatzea, gehienez hamar eguneko epean, txostena eman dezala berrikusi nahi den erabakiaren erabateko deuseztasunari buruz, berrikusteari ekiteko.

Txostena idatziko da behar diren xehetasunak eta justifikazioa emanez, ahalbidetzeko Nafarroako Kontseiluak nahitaezkoa eta loteslea den irizpena eman dezan, lehen aipaturiko 106. artikuluan eskaturikoa, hain zuzen.

Hirugarrena.–Alkateari eskumena ematea, Nafarroako Kontseiluari nahitaezko irizpena eska diezaion. Irizpen eskaerarekin batera, aztertuko den aferaren inguruko dokumentazio guztia aurkeztuko da.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea prozeduran interesdun direnei. Aditzera emanen zaie, halaber, alegazioak aurkezten ahalko dituztela erabakiaren aurka, agiriak eta beste datu batzuk ere ekarririk, noiznahi prozeduraren barnean, betiere entzunaldiaren izapidearen aurretik. Halakoak aintzak hartuko ditu organo eskudunak, dagokion ebazpen-proposamena idaztean. Bereziki, izapidetze akatsen aurkako alegazioak aurkezten ahalko dira, batez ere akats horien ondorioz prozedura gerarazten denean, nahitaezko epeak urratzen direnean edo auzigaia behin betikoz ebatzi aurretik zuzen daitezkeen izapideak egin ez direnean.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2105536