96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Navarpienso SLk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatutako hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2021-000002

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Instalazioa

Pentsu lantegia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2A / 2.

Abenduaren 16ko 1/2016 LED

9.1.b) ii)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.4.b) ii)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 2. multzoa

Titularra

Navarpienso SL

Kokapena

5. poligonoa, 410. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 609.671,000 eta Y: 4.705.799,000

Udalerria

Tafalla

Proiektua

Pentsu lantegia

Informazioa zein erakunderi eskatzen ahal zaion

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak zer organoren aurrean aurkezten ahal diren

Baimen Bulegoa:

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko webgunea:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2021eko martxoaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2104957